"Teknika konplexuaren eta narrazio errukitsuaren arteko konbinazio biziki hunkigarriagatik, zeinak goratu egiten baitu erronka handiak gainditu dituen emakume bat, biktima-rol hutsera mugatu beharrean. Alaitasuna galtzen ez duen zinta hunkigarria, trebeki editatua, arku emozionala inoiz bistatik galdu gabe. Atsegin handiz emango diogu Epaimahaiaren Sari Berezia Maria Elorzak eta Koldo Almandozek zuzenduriko Quebrantos (Breaches) film labur dokumentalari." Horixe da epaimahiaren arrazoia saria emateko.
Asier Altuna eta Marian Fernandez dira Txintxua Films ekoiztetxearen atzean daudenak eta beraiek ekoiztutakoa da zazpi minutu eta erdi pasatxo dituen lan hau.