Burdinolak domeka eguerdian jokatuko du Valladoliden aurka

Hasier Larrea 2021eko apirilaren 24a

Burdinola Irristaketa Klubak urrezko infantil misto kategoriako laugarren neurketa izango du jokoan Bilboko Zorroza kiroldegian, hilaren 25ean, 13:15ean hasita.

Pistako hockeyan diharduten gaztetxoek hiru norgehiagokatan parte hartu dute, oraingoz, eta denetariko emaitzak eskuratu dituzte: hiruna berdindu zuten Tres Cantosekin, 2-10 irabazi zioten Lobos de Iscarri eta 5-8 galdu zuten Asme Tucansen aurka.

Hortaz, bost punturekin, laugarren daude sei taldez osa-tutako sailkapenean, baina kon-tuan hartu behar da gainontzeko taldeek baino partidu gutxiago jokatu dutela, oraingoz.Domekakoaren ostean, maiatzaren 16an, Metropolitano taldea jasoko du Burdinolak kantxa berean. Atzeratutako neurketa bat ere jokatzekoa da Arroyo de la Encomiendarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak