Tomatearen ekoizpena berbagai, 'Hazien ekoizpen transnazionala begirada feminista batetik' hitzaldian

Jone Olabarria 2021ko api. 23a, 11:24
Hitzaldian zehar landuko den Aretxabaletako tomatea.

Martxanterek eta Etxaldeko emakumeek antolatuta, Hazien ekoizpen transnazionala begirada feminista batetik izeneko hitzaldia izango da apirilaren 29an Kartzela Zaharrean, 18:00etan.

Debagoienean ezaguna den Aretxabaletako tomatea eta Euskal Tomatearen Jack barietatea aztertu ditu Marta Gasso ikerlariak, eta landutakoaren berri emango du Bergaran. Hitzaldian, batez ere, agroindustria eta hazien ekoizpen transnazionala izango dituzte hizpide, ikuspegi feministatik landuz. Solasaldian Maddi Zumalaberen ilustrazioak ere izango dira ikusgai.

Kartzela Zaharreko edukiera mugatua da, eta hitzaldian euskaratik gaztelerarako itzulpena izateko aukera egongo da, aurrez abisatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak