Espainiako Txapelketan lehiatu da Irati Urigoitia Shotokan taldeko karateka

Jone Olabarria 2021ko api. 23a, 12:40

Joan den asteburuan Ourensen egindako txapelketarako prest.

Euskal selekzioarekin aritu da joan den asteburuan Ourense egin zuten junior mailako txapelketan

Euskal selekzioarekin lehiatu den gipuzkoar bakarra izan da Irati Urigoitia (2008) karateka gaztea. Joan den asteburuan Ourensen egin zuten Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen Urigoitiak, eta, nahi bezain ondo joan ez den arren, esperientzia "oso polita" izan dela azaldu du: "Gipuzkoako kasuan, junior mailan lehiatu gaitezke lehenengoz halako txapelketa batean. Beste karateka batzuek urteak daramatzate bertan lehiatzen eta guk baino esperientzia handiagoa dute".

Lehenengoz euskal selekzioan

Bergarako Shotokan Karate taldeko entrenatzaile Joxean Iñarrak azaldu duenez, euskal selekzioarekin hain maila handiko txapelketa batera joaten zen lehen aldia izanda, "sekulakoa" izan da: "Munduko gogo guztiarekin atera zen borrokatzera, eta oso ausart, gainera".

Txapelketa prestatzeko entrenamendu saio bereziak egin ditu Urigoitiak, Aste Santuko oporrak aprobetxatuz: "Txapelketarako denbora gutxi falta zela abisatu zidaten, eta, gainera, lehenengo aldia izanda, ondo prestatu beharra nuen. Hainbat lekutan eta hainbat entrenatzailerekin ibili naiz prestatzen".

Euskal selekzioko kide eta entrenatzaileez gain, aitaren ba-besa izan zuen joan den asteburuan Ourensen: "COVID-19a dela eta, amak eta anaiak ezin izan zuten etorri, ezta Bergarako nire entrenatzaileak. Beste entrenatzaile batzuekin egin dut txapel-keta". Hemendik aurrerako asmoez galdetuta, datozen txapelketetan parte hartzeko "gogoz" agertu da Urigoitia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak