Proposamen onenen artean hiru sari ezberdin banatuko dituzte. Helduen marrazki onenaren irabazleak 100 euro eskuratuko ditu, eta umeenak, 40. Esaldi onena, bestetik, 60 eurorekin sarituko dute.
Proposamenak jardun@topagunea.com helbide elektronikora bidali beharko dira maiatzaren 2aren aurretik. Oinarriak kontsultatu edo informazio gehigarria gura duenak www.jardun.eus webgunean edo 943 76 36 61 telefonora deituta eskuratu dezake.