Berdintasun Plan berria udazkenerako diseinatuta izatea aurreikusten du Bergarako Udalak

Eneko Azurmendi 2021ko api. 21a, 18:19

Prozesu parte-hartzaile baten bitartez egin gura dute hori, udal langile eta arduradun politikoak, gizarte eragileak, ikastetxeak, elkarteak eta norbanakoen partaidetza bilatuz eta "online baliabideak erabiliz". Bigarren planaren ebaluazioa "uda aurretik" amaituko dute eta aurreikuspena da udazkenerako plan berria diseinatuta edukitzea.

Bergarako Udalak azaldu du, gaur egunera arte, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren bidean hainbat urrats eman dituela eta berdintasunak lege mailan izan duen garapenari erreparatuz, Bergaran diseinatu eta garatu diren Berdintasun Planak, gaur arte, bi direla. "Lehena, 2010-2013 urte bitartean garatu zen eta honen ebaluazio zein egoeraren diagnostikotik abiatuta sortu zen bigarrena, 2018 urtean. Azken Berdintasun Plan honen indarraldia agortuta, momentu honetan udalaren konpromisoa dagokion ebaluazioa martxan jarri eta Bergarako hirugarren Berdintasun Planaren diseinurako lan prozedura martxan jartzea da", adierazi du.

Elkarlanari jarraipena hirugarrenean ere

Udalaren esanetan, bigarrenaren helburu nagusia, udalean bertan eta udaletik herrira burutzen diren ekintzetan berdintasun ikuspegia txertatzea izan da. "Era berean, herriko eragile desberdinen inplikazioa ere ezinbestekoa izan da planaren diseinu zein exekuzioan zehar", gaineratu du. Zentzu horretan, "elkarlanean zein parte-hartzean" oinarritutako lan eredu horri jarraipena ematea izango da bigarrenaren  ebaluaziorako zein hirugarrenaren diseinurako proposatzen den lan eredua.

Balorazioa zein plan berriaren diseinua 2021ean zehar egingo da eta prozesuak Emakunderen dirulaguntza bat jaso du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak