Terrazen inguruko ordenantza berria egingo da, 2022an indarrean jartzeko

Uxue Igarza Loiola 2021ko api. 21a, 11:26

Lurzoru publikoa okupatzeko ordenantza berria egiteko mahai bat eratuko da, eta Udalak jakinarazi duenez, eragile eta herritarren parte-hartzea sustatuko dute. Ordenantza berria urte bukaerarako adostu nahi dute,  2022ko lehen hilabeteetan indarrean jartzeko.

Otsailaren 11n lan-mahai bat osatzea eskatu zuten ostalariek, gaur egun indarrean dagoen ordenantza errebisatzeko eta berria egiteko. Hala, astelehenean batzartu ziren ostalaritzako eta Udaleko ordezkariak, eta prozesuaren proposamena eta egutegia aurkeztu zituen Udalak. "Prozesuan eragile desberdinek parte hartzen dutenez, mahaia sortuko da inplikatutako eragile guztiek prozesuan parte hartzeko aukera izan dezaten: ostalari, bizilagun, elbarrituen elkarteak, hirugarren adina, udala…", azaldu du Bergarako Udalak.

Ostalariek terrazen itxituren gaia mahaigaineratu zuten eta horri lotuta ordenantza "ahalik eta lasterren" egitea nahi dutela adierazi zuten, inbertsioak egitekotan, bi urterako baino epe luzeragorako izan daitezen. Dena ondo bidean, urte bukaerarako adostuta badago, 2022an jarriko da indarrean ordenantza berria.

Bestetik, terrazak ordaintzetik salbuesteari dagokionez, Udalak maiatzean egingo du balorazioa eta aurreratu dutenez, erabakia ekainean jakinaraziko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak