Bergarar batek GOIENAri bidalitako argazkietan ikus daitekeenez, eraiste lan ikusgarriekin ari dira Bergarako Espoloian. Udalak aditzera eman duenez, hilabete batzuetan eremua itxita egon da arriskutsua zelako eta horregatik ari dira etxe horiek botatzen; egun gutxitan gauzatuko dira eraiste-lanak eta gero lursaila hutsik geratuko da jabeek zerbait egin arte. Izan ere, jabetza pribatukoa da eremu hori.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.