Ugalde oso pozik agertu da iazko aurreikusita zuten ikuskizunaz: "Estreinaldia baino hamabost egun lehenago, pandemiak, guztiok etxean konfinatu gintuen iaz. Baina aurten, pandemiak sortutako zailtasun guztien gainetik, egin dugu! Lan handia ikasle, irakasle eta kolaboratzaileen aldetik eta ikuslegoaren erantzuna, zoragarria. Musikak jarrai dezala, eta 2050ean Bergarako Stoltz frères organo zoragarriaz gozatzen jarrai dezagun!".