Hitzarmena berritzea onartu dute Industrias Betiko enpresako langileek

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko api. 19a, 09:23

Bergarako Industrias Betiko enpresako langileek gehiengoz erabaki du enpresaren hitzarmen kolektiboa berritzeko proposamena onartzea. Hala, eten egin da gaurtik aurrera (apirilaren 19a, astelehena) planifikatuta zegoen greba mugagabea.

ELAk dioenez, langile gehienek onartu dituzten hobekuntza batzuk aurkeztu dizkie enpresak langileen ordezkariei. Esate baterako, hitzarmen berrirako KPI + %1,5eko igoerak ezarri dira, eta KPIa negatiboa den kasuetan 0tzat joko da. Era berean, gaueko ordutegian lan egiten duten pertsonentzako soldata-osagarria nabarmen hobetu dela adierazi du ELAk.

Prentsa ohar baten bitartez ELAk langileak zoriondu ditu eta akordioarekin "pozik" agertu dela azpimarratu du. Are gehiago, ELAk adierazi du enpresa negoziatzeko eseri dela eta eduki nahikoak eskaini dituela lan taldeak planto egin duelako, eta mobilizatzea erabaki duelako. Sindikatuaren arabera, hau da bidea eta egoera berean dauden langileak bide beretik jarraitzera animatzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak