ELAren esanetan hilabeteak zeramatzaten enpresa hitzarmen duin bat berritzeko negoziatzen, Bergarako enpresako langileen beharrei erantzungo zion hitzarmena, alegia. Industrias Betiko enpresak 17 langile ditu gaur egun eta gehienek greba mugagabea babestu zuten batzar orokorrean. Bada, akordioa lortu dute eta bertan behera utzi dute greba deialdi hori.