Labegaraietak eskubaloi taldeen bi partidu hartuko ditu bihar

Jone Olabarria 2021ko api. 16a, 19:12

Bigarren territorialak Hernaniren aurka jokatuko du, 15:30ean; lehen taldeak Ordiziaren kontra, 17:30ean

Labegaraietak eskubaloiko bi partidu hartuko ditu asteburuan. Bigarren Territorialak zapatuan jokatuko du, 15:30ean, Hernaniren aurka. Jarraian, Lehen Territorialaren partiduaren txanda iritsiko da, 17:30ean, Ordiziaren aurka.

Partidu "garrantzitsuak"

Josetxo Muniategik azaldu duenez, lehen taldeari hiru partidu falta zaizkio lehen fasea bukatzeko, eta asteburu honetako hitzordua, Ordiziaren kontrako partidua, "oso garrantzitsua" da: "Azken partiduetan taldeak eduki duen hobekuntzarekin, asteburu honetan garaipena lortzea da helburua. Hala ere, Ordizia joko zuzena eta indartsua duen taldea da. Talde beteranoa du, eta esperientzia handia duena".

Azken partiduetan izan dituzten baja batzuk berreskuratzea espero dutela azaldu du Muniategik. Era berean, aurtengo liga "arraroa" izaten ari dela aitortu du: "Gazte jokalariekin jokatzen ari dira talde asko. Azken urteetan izandako emaitzak ez dira erreferenteak, taldeak asko aldatu eta maila jaitsi egin da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak