Patria telesailak egin zuen ospetsu Olivares, baina aspalditik dihardu interpretazioaren munduan, eta, hain zuzen ere, antzerkigintzan egindako lehen urteak oso presente dituela argi utzi du. Patria telesaila eta Altsasu grabatzea oso ezberdina izan zela dio Olivaresek, lehenengoa HBO plataforma erraldoiak ekoiztu zuelako eta Altsasu askoz txikiagoa izan zelako: "Ezberdinak bezain aberasgarriak izan ziren bi telesailak".
Osintxu, betirako bihotzean
Bergara du bizileku egun, baina alde batetik bestera dabil, lanagatik. Hala ere, Osintxuko alkatea izan zenak ez du ahazten nondik datorren, eta aitortu du tarteka Osintxura bueltatzeko "beharra" duela, bertan beti dagoelako eroso. Jon Olivaresi elkarrizketa gaur, hilak 21, ikusi ahalko da, Goiena telebistan, 21:30ean eta 23:30ean.