Etxabetarrak nagusi Montsenyko maratoi erdian

Xabier Urtzelai 2021ko api. 13a, 10:19

Jokin Etxabe podiumaren lehenengo koskan eta Beñat bigarrenean, Ion Artetxerekin batera, asteburuan. Argazkia: Montseny Ultrako antolatzaileak.

Joan den asteburuan jokatu zuten Katalunian Montsenyko ultra trail proba, eta horrekin batera Montsenyko maratoia eta maratoi erdia ere jokatu zituzten. Eta, azken proba horretan lasterkari euskaldunak nabarmendu ziren. Jokin Etxabe bergararrak irabazi zuen lasterketa, eta haren anaia, Beñat, bigarren postuan helmugaratu zen. Hala, Ion Artetxek osatu zuen podiuma.

Bergarako Jokin Etxabek eta Beñat Etxabek sasoi onean hasi dute 2021eko mendi lasterketen denboraldia. Joan den asteburuan, pandemia tarteko birritan bertan behera geratu eta gero Montsenyko Ultratrail probako antolatzaileek lasterketa antolatu ahal izan zuten, eta proba erreginaren bueltan maratoia eta maratoi erdia ere egin ahal izan zituzten. Bada, distantzia hori, maratoi erdia, aukeratu zuten etxabetarrek euren onena emateko, eta 2.24.41ko denbora eginez Jokin Etxabe nagusitu zen lasterketan. Anaiak ez zien gainontzeko lasterkariei aukera handirik eman, eta bi minutu geroago gurutzatu zuen helmugako lerroa, bigarren sailkatuta (2:26:30). Podiuma osatzen hirugarrena beste lasterkari euskaldun bat izan zen, Beñat Etxaberengandik lau minutura (2.30.48) helmugaratu zen helmugaratu zen Ion Artetxe.

Emakumezkoetan lasterkari katauniarrek ez zieten gainontzekoei aukerarik eman. Meritxell Bonet izan zen onena (3.13.18), Emma Bonnemort bigarren izan zen (3.14.31) eta hirugarren izan zen Angels Centelles (3.17.06).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak