UEUk orain dela gutxi argitaratu du Rodriguezen doktore tesia (30 urte mihigintzan: euskara elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina 1987-2017), eta hain zuzen ere, honako galderei erantzungo die egileak: zer lortu dute euskara elkarteek azken 30 urteotan? Zer ekarpen egin diote euskararen biziberritzeari?
Aurkezpena arratsaldeko 18:30tan izango da Irizar jauregiko Euskaldunberri aretoan.