Apirilaren 9tik ekainaren 10era arteko epea dago zabor, estolderia eta uraren tasak ordaintzeko

Xabier Urtzelai 2021ko api. 6a, 13:03

Bergarako Udaletik aditzera eman dute apirilaren 9tik ekainaren 10era arte ordain daitezkeela zabor, estolderia eta uraren tasen erreziboak. Hemen xehetasunak: 

Horretarako, helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko dituzte 2021eko ekainaren 10ean. Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko
dituzte, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

  • Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko
    08.00retatik 15:00retara; ostegun arratsaldeetan 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa egiteko
    debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna
    erabiliko da.
  •  Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa,
    astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
  • Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan
    edota ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.

Jakin, azkenik, borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak