Gerrako haurrei aitortza egingo die Bergarako Udalak, apirilaren 23an

Xabi Gorostidi 2021ko api. 2a, 12:00

Seminarixoan egingo den ekitaldian egingo zaie aitortza publikoa Bergarako 1936ko gerrako haurrei. Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean antolatutako ekimena da. Guztira 104 bergarar identifikatu dituzte gerrako haur gisa, eta horietako hamalau lokalizatu ere; gehienek ekitaldian parte hartuko dutela konfirmatu dute. 

Gaur egungo osasun egoera aintzat hartuta eta bereziki pertsona hauen adina, ekitaldia soilik haiekin
eta haien senitartekoekin egingo da. Hona hemen gonbidapena jaso duten bergararren zerrenda:

  • Garbiñe Arrieta Aztiazaran
  • Carmen Ambroy Aranzabal
  • Jose Maria Ambroy Aranzabal
  • Julia Ezenarro Arostegi
  • Albiñe Azkarate Garai
  • Luzia Farras Laskurain
  • Esther Farraz Laskurain
  • Anastasio Herran Izarra
  • Maria Carmen Herran
  • Izarra Sol Telleriarte Eguidazu
  • Eulogio Diez Sanchez
  • Ana Maria Arruabarrena Etxezarreta
  • Manuel Arruabarrena Etxezarreta
  • Felipe Zuñiga Sanchez
  • Maria Pilar Urcelay Arenaza
  • Trini Urcelay Arenaza
  • Francisco Urcelay Arenaza.

Zerrendako lagunek Iñigo Arregiren artistaren Egiaren iturria obra-lana jasoko dute oroigarri gisa.

Zera adierazi du ekitaldiari buruz Gorka Artola alkateak: 

"Oso garrantzitsua iruditzen zaigu gure herriaren memoria berreskuratzea, aurrera egin ahal izateko. Hainbat ekimen lantzen ari da Bergarako Udala. Memoria berreskuratzearekin batera, ezinbestekoa da gertakari historiko latzen ondorioz sufritu duten pertsona horiei guztiei aitortza egitea. Gerrako haurrei zor diegu aitortza eta ekitaldi honekin ildo horretan urrats bat emango dugu. Pena da bestelako ekimen zabalagorik egin ahal ez izatea eta herritar gehiagok ez edukitzea hauetan parte hartzeko aukera, baina osasun egoerak zuhurtzia eskatzen digu, bereziki adin nagusiko pertsona hauekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak