Suhiltzaileen esku-hartzea behar izan dute tokian, estoldatik irteten zen kea kontrolatzeko.
Bestetik, Udaltzaingoak ingurua hesitu duen arren, ez dute eraikinik hustu behar izan, eta momentuz, ez dute kalte materialik erregistratu.
Bergarako Udaletik azaldu dute herritarrentzat arriskurik ez dagoela eta kalea zabalik dagoela dagoeneko. Arratsaldean Iberdrolako langileek lanean jarraituko dute. Era berean, teknikariak konpontze-lanak egiten ari dira, zenbait etxebizitzetan argindarrik gabe geratu direlako.
