Udaletik adierazi dute webgunea prestatu behar dutenez, martxoaren 29tik 31era webguneak, "momentu batzuetan", ez du funtzionatuko. Ondorioz, egun horietan erreserbaren bat egin nahi izanez gero, telefonoz deitu beharko da Agorrosinera txanda hartzeko, 943 77 70 95 telefono zenbakira. Erreserbaren iraupena ordu eta erdikoa izango da.
Aldaketak aldageletan
Horrez gain, aldageletako dinamikan ere moldaketak egongo dira. Horrela, igeri egitera datozen erabiltzaileek, mutilen kasuan 1 aldagela erabili beharko dute eta nesken kasuan, berriz, 7 aldagela. Bainuetxeko aldagelak, bainuetxeko erabiltzaileek erabiliko dituzte. Maskara erabili beharko da aldageletan, dutxako unean izan ezik. Bainuetxe eremuan ez da maskara erabili beharrik egongo, baina erabiltzaileen arteko segurtasun distantzia mantentzea ezinbestekoa izango da. Muskulazio lana egiteko eremua ere apirilaren 1ean zabalduko da.
