Askotariko gaiak izan ziren saioan, serioak bai eta umorerako aukera ematen zutenak ere bai: azoka eta McDonald's parez pare jarri zituena, presoen ingurukoa –hileko azken ostirala zela-eta–... eta baita ariketa berezirik ere, bertsolariek binaka habanera osatu behar izan zutenekoa, adibidez.
Atzokoa erakargarri egiten zuen beste gauza bat izan zen denbora askoan oholtzatik kanpo egon den Xabier Silveira berriz ere kantatzen entzutea.