Koldo Eleizalde lehiaketan parte hartzeko aukera apirilaren 16ra arte luzatu dute

Aitor Martinez Gorosmendi 2021eko martxoaren 26a

2020ko Koldo Eleizalde lehiaketaren sarituak.

Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen lehiaketaren 36. edizioan parte hartzeko deialdia luzatu du Bergarako Udalak.

Aurreko urteetako genero guztiak mantentzen dira: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia. Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte lehiaketan. Ikusentzunezko lanak sare bidez aurkeztu beharko dira euskarako webgunea erabiliz, idatzizkoak berriz, paperean, Bergararren Arreta Zerbitzuan, edota telematikoki, webgunearen bitartez.

Sari-ematea Seminarixoan egingo da maiatzaren 29an, eta lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak euskarako webgunean aurki daitezke.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak