"Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña" lelopean, manifestazioa deitu du eguenerako IKASek

Jone Olabarria 2021ko mar. 22a, 19:14

IKASek urriaren 3an egindako aurkezpeneko irudia, Donostian.

Espoloitik abiatuko da manifestazioa, 11:30ean. Azaldu dutenez, Bergaran egingo duten arren, bailarako ikasle guztiei deialdira batzeko aukera zabaldu nahi izan diete.

Ikasle Autodefentsa Sareak "ikasle langileon interesak defendatu eta borrokatzea" du helburu, eta asmo horri jarraituz deitu dute manifestazioa egunerako, 11:30etan. Espoloitik abiatuta ikastetxeetan bizi den egoera salatu gura dute: "Osasun bermerik eza, ikasleon etengabeko konfinamenduak, ikasketa prozesuarekin jarraitzeko baliabide eza, kontrol sozialaren areagotzea eta ikasleon aurkako jarrera autoritarioen gorakada".

2020-2021 ikasturtean hezkuntza komunitatean "ezjakintasuna eta urduritasuna" nabarmendu direla zehaztu dute: "ikastetxeetan ematen diren gehiegikeriak normalizatzea eta ikasleekiko jarrera autoritarioa indartzea. Ikasleokiko dagoen tratu orokortua krudela zein inhumanoa da". Egoera horretan, hiru aldarrikapen nagusi plazaratuko dituztela azaldu dute: "Ikasleriak ikasketa prozesua kudeatzeko autonomia izatea, ikasleria subjektu politiko gisa aitortua izatea eta kontrol sozialerako baliabide errepresibo oro bertan behera uztea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak