Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektu bat da Mugiment txartela, eta atxikita dauden udaletako abonatuek beste herrien kirol instalazioetara sartzeko aukera dute, betiere udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera.
Aplikazio bidez
Zerbitzu berria doakoa da abonatuentzat Bergarako kirol zerbitzuko abonatuentzat. Txartel birtuala denez, APPa instalatu beharra dago, Google Play eta App Storen dagoen mugiment kirol txartela app-a bilatuta. Datu pertsonalak emanez eman behar da izena; email helbidea, NAN zenbakia eta abonatua den instalazioaren izena adieraziz. .Txanda hartu ondoren, beste herriko kirol instalazioetan sartu ahal izateko, NANa erakutsi behar da norbera identifikatzeko.
Honako herri hauetan dago erabilgarri txartela: Bermeo, Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo,Muskiz, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria eta Zornotza.
