Banden Federazioa euskal kulturaren ondarea "defendatzeko" eta "zaintzeko" sortu dutela azaldu du Aritz Labrador lehendakariak: "Gure helburu nagusienen artean –pandemiaren eraginez larriago bilakatu den egungo egoera desblokeatzeaz gain eta bitartekari lana egiteaz gain–, herri-kulturak gure gizartearen egunerokotasunean duen garrantzia azpimarratzea dago".
Bestetik, aurreratu du etorkizuneko proiektuen artean, banda federala sortzea dagoela eta baita euskal banda gazte bat ere . "Eta beste helburuetako bat da banden ondarea agerian uztea eta horri laguntzea, partitura zaharrak, argitalpenak, batzorde berriak eta grabazioak berreskuratuz", gehitu du lehendakariak.
Debagoieneko banden artean, Bergarakoa da momentura arte Federaziora batu dena.