Bederatzi postu izango dira Erramu Zapatuko ferian

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mar. 18a, 13:16

Bergarako Erramu Zapatuko postu desberdinak.

Erramu Zapatu eguneko jairik ospatuko ez den arren, Bergarako Udalak feriari eutsi nahi izan dio postu gutxiagorekin bada ere.

Erramu Zapatuko feria ohiko formatuan ez antolatzea erabaki du Bergarako udalak herritarren segurtasun-neurriak bermatzea ezinezkoa delako. Horrela, jende-pilaketak saihesteko helburuarekin, azoka produktu zehatz batzuetara bideratuko da eta feria postu gutxiagorekin egingo da. Guztira bederatzi postu jarriko dira Fraiskozuri plazan. Postu horietan bertako eta sasoiko produktuak izango dira salgai: barazkiak eta frutak, ogia, garagardo ekologikoa, gazta (ardi gazta eta ahuntz gazta), talo eta irin ekologiko enbasatua, gozogintza, eztia eta pateak.

Ekintzaren eguna martxoaren 27a izango da, zapatua, eta 09:30etik 14:30era gerturatzeko aukera izango dute herritarrek.

Hainbat ekitaldi astean

Astean zehar ere Erramu Zapatuari keinu bat egingo diote, Hona hemen antolatutako ekitaldiak:

  • Martxoaren 24an (18:30): Bideak dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia, Seminarixoan; gonbidatuak: Aritz Ganboa artzaina eta Xabier Unanua dokumentalaren zuzendaria.
  • Martxoaren 25ean (18:30) Musika Eskolako Dantza taldearen emanaldia, San Martin plazan.
  • Martxoaren 26an (19:00) bertso saioa, Seminarixoan (sarrerak agortuta).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak