Bergarako eskola kirola normaltasuna berreskuratzen hasi da

Aitor Martinez Gorosmendi 2021eko martxoaren 18a

Neska-mutilak eskola kiroletako jardunaldietan parte hartzen.

Martxoaren 6an larunbatetako eskola kiroleko jardunaldiak hasi ziren arren, lehiaketak momentuz debekatuta daude, eta hortaz, topaketak jarri dira martxan, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko haurrekin.

Aranzadi ikastolakoak martxoaren 6an hasi zituzten eskolak eta 119 haur gerturatu ziren goizean zehar. Bigarren asteburuan, berriz, San Martin Agirre Herri eskolan 51 haur izan ziren sare-jolasekin gozatu zutenak; badmintona, boleibola eta tenisa bezalako kirolak landuz. Hurrengo jardunaldian, martxoaren 20an, Mariaren Lagundia ikastolako haurren txanda izango da.

Prebentzio eta neurri zorrotzak hartzen ari dira, astean zehar eta aste bukaeran, eskola kiroleko saioetako burbuilak mantentzeko, eta horrela, ikastetxe ezberdinetako ikasleak beraien artean ez nahasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak