Udalaren "ezohiko dirulaguntza deialdian" eskaera egin daiteke

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko mar. 17a, 15:52
Irala kaleko taberna bateko terraza bat.

Ostalaritzarako 70.000 euroko partida bideratu dute eta eskaerak martxoaren 31 baino lehen egin behar dira, Bergararren Arreta Zerbitzura joanda edo Udalaren webgunean.

Herriko ostalaritzaren, ostatuen eta janari-edari banatzaileen enpleguari eta jarduerari eusteko Udalaren ezohiko dirulaguntzen deialdia zabalik dago. Eskaera egiteko honako baldintza hauek bete behar dira: ostalaritzakoa edo ostatukoa bada, jarduera ekonomikoa Bergaran dagoen negozio-lokal batean garatzea eta lokal hori norbanakoei edo kontsumitzaileei zuzendutako produktuak edo zerbitzuak saltzeko helburuarekin erabiltzea; eta janari edo edari banatzaile sektorekoa bada, biltegia Bergaran izatea.

Gehienez, hamar lagun taldean

Bigarren deialdia COVID-19ak eragindako egoerara moldatzeko egindako inbertsioak laguntzeko da. Baldintzen artean daude honako hauek: lan-jardun osoan hamar langile izatea gehienez eta jardueraren gaineko zergan alta emanda egotea 2020ko martxoaren 14a baino lehen. Bi deialdietarako martxoaren 31ra arteko epea dago; Bergararren Arreta Zerbitzura joanda edo Udalaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak