Pandemia hasi zenetik lehen aldiz eskainiko duten kontzertua izango da hurrengo eguaztenekoa. Sarrerak gonbidapen bidez banatu arren, kontzertua ikusi eta entzuteko interesa edukiz gero, musika eskolara deitzeko aukera dago (943 76 57 80). COVID-19a dela eta, Bergarako Musika Eskolak neurriak jarri eta beteko direla adierazi du, besteak beste, distantziak bermatu, hidrogela eskura jarri, eta edukiera 80 lagunetara mugatu.
Gazte Banda taldeko zuzendaria Alberto Laskurain da, eta 10-17 urte bitarteko 37 musikari daude bertan. Big Banda, ostera, Angel Agirianoren gidaritzapean, 13 urtetik gorako bederatzi musikarik osatzen dute. Eguazteneko kontzertuan honako programa eskainiko dute:
Big Banda:
- Peter Gunn theme - Henry Mancini
- Brezin - M.Sweeney
- Gimme some Lovin - D. Davis-M.Winwood-S.Winwood
- Crazy Train - O. Osburne
Gazte Banda:
- One Direction in Concert - Mold: M. Brown
- Glu, Glu, Glu - J.M Iparragirre. Mold: A. Laskurain
- Do You Want - L. Henry. Mold: A. Laskurain
- Bakarlariak: Alazne Suinaga-Ion Agiriano
- La Bamba - Heerikoia. Mold: M. Saurer
Big Banda eta Gazte Banda:
- Uptown Funk - Bruno Mars. Mold: M. Story
Eguenerako antolatuta dagoen Erramu zapatuko dantza emanaldia arratsaldeko 18:30ean burutuko da, eta bertan, Euskal Herrian egiten diren Dantza tradizionalak dantzatuko dituzte: makil dantza, ezpatadantza...