Caritasekin hitzarmena berritu du Bergarako udalak

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mar. 17a, 10:06
Gorka Artola alkatea eta Ainhoa Lete zinegotzia Caritasen lokaletara bisitak egiten.

Bi aldeek 2014an sinatutako akordioa egokitu dute, eta hitzarmen honen bitartez Bergarako udalak urteko 10.000 euroko dirulaguntza emango dio Caritas elkarteari.

Caritas elkarteak Europatik etortzeko zen janari soberakina gordetzeko lekua behar zuela-eta, 2014ko martxoan Bergarako Udalari lokal bat lagatzea eskatu zion. Udalbatzak egindako bilkuran eskaera onartu eta hitzarmena sinatu zuten, eta horrela, elkarteak Martokoa 8an dagoen eskola zaharreko eraikineko lokal bat lortu zuen.

Orain, Caritas elkarteak lokal hori erabiltzen jarraitzeko premia du, baina bertatik ematen duen zerbitzuak eragindako gastuei aurre egiteko diru-laguntza bat eskatu dio udalari, eta baita janariak Elikagaien Bankutik ekartzeko laguntza ere. Udalak oniritzia eman dio, eta lokala erabiltzeko zesio honek lau urteko iraupena izango du, hala ere, bi aldeen adostasunarekin lagapen hau luzatzeko aukera izango dute.

Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, Bergarako udalak urteko 10.000 euroko dirulaguntza emango dio Caritas elkarteari, eta udal brigadaren bitartez lagunduko du Elikagaien Bankutik Martokoko lokalera jana eramaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak