"Dolurako gunea" bisitatu dute pailazoek, Errekalde parkeko intxaurrondoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko mar. 15a, 15:00

Dolurako gunea sortu da Bergarako Errekalde parkean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Aratusteetako ikuskizunaren bueltan oparitutako intxaurrondoaren inguruan. Atzo, pailazoak Bizipoza jaialdira etorri zirela baliatuta, Errekalde parkera joan ziren, landatutako intxaurrondoa ikustera. "Dolurako gunea" izatea nahi dute, diotenez, Bergarako umeek ere jakin behar dutelako heriotza bizitzaren parte dela.

Hain zuzen ere, otsailaren 13an Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Amaren intxaurrak emanaldia eskaini zuten Udal pilotalekuan. Heriotzaren gaia lantzen dute euskal pailazoek emanaldi horretan, eta intxaurrondoa oparitu zioten Bergarako herriari dolua egiteko gune bihurtu dadin, eta senide edo lagunen bat galdu duena intxaurrondora bertaratu dadin galdu duen horietaz oroitzeko. Naturak heriotza ulertzen lagundu die Pirritx, Porrotx eta Marimototsi: bizitzaren parte da heriotza ere eta hori helarazi nahi diete Bergarako haurrei ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak