Mariaren Lagundiko ikasleak, Yune Nogueirasekin berbetan

Jone Olabarria 2021ko mar. 17a, 10:22

Bergarako Mariaren Lagundia ikastolako ikasleek Yune Nogueiras aktore eta musikari bergararra elkarrizketatu zuten joan den otsailaren 26an. Galdegazte saioaren zazpigarren denboraldiaren baitan, gaur egongo da saioa ikusteko aukera Goiena telebistan, 21:30ean eta 23:30ean.

Bergarar aktore gaztea hobeto ezagutzeko aukera izateaz gain, telebista plato bat, errealizazio gela bat eta erredakzio bat ezagutzeko tartea izan dute ikasleek. Ikastetxe bakoitzeko lau ikaslek hartzen dute parte saio bakoitzean, modu zuzenean; Mariaren Lagundiko ikasleen kasuan, Aitor Arzelus eta Elene Mendizabal aritu ziren kazetari lanetan, galderak egiten.

Ekai Kortabarriak eta Elene Mendizabalek, aldiz, saioa nola errealizatzen den zuzenean ikusteko aukera izan zuten. Jokin Bereziartua Galdegazteko aurkezlearekin elkarlanean elkarrizketa prestatzeaz arduratu dira ikasle bergararrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak