Arrasateko Kaonbi katuen babeserako elkartearen eredua jarraituz, eta herriko hainbat gunetan kaleko katuekin dagoen arazoa konpontzeko deitu dute bilera irekia: "Gure asmoa erdarazko izena CES duen sistema bat jarraitzea da. Katuak harrapatu, esterilizatu eta berriz ere euren koloniaren baitan aske lagatzean datza".
Interesa duten herritarrei bilerara gerturatzeko gonbita luzatu nahi izan diete. Jakinarazi dutenez, Udalarekin ere harremanetan jarri dira, eta arazoari konponbide bat emateko elkarlanean aritzeko prestutasuna erakutsi duela zehaztu dute Miauka Bergara elkartetik.
