Erramu Zapatura begira, txorimaloak egitera animatu nahi izan ditu bergararrak Jardun Euskara elkarteak

Jone Olabarria 2021ko mar. 8a, 20:44

Azken 26 edizioetako lelo eta txoorimaloen irudiekin erakusketa bat antolatzen dabiltza. Etxean egindako txorimaloen irudiak edota aurreko urtekoak bidaltzera animatu nahi izan dituzte herritarrak. Jasotako irudien artean zenbait sari zozketatuko dituzte

Txorimaloekin dituzten argazki zaharrak zein aurten egndako txorimaloen argazkiak partekatzera animatu dituzte herritarrak: "Bergarar asko izan dira urte askotan txorimaloak egin dituztenak, haur, nerabe eta helduak. Aurten ere familian txorimaloak egitera animatzen zaituztegu eta hauen argazkiez gain, 26 edizioetan zehar egin dituzuen txorimaloen argazkiak jasotzeko gogo handia ere badugu!"

Martxoaren 4tik 22ra egongo da argazkiak bidaltzeko aukera, gaztejardun@topagunea.com helbidera edota 605 712 469 telefonora. Jasotako argazkiak ikusgai jarriko dituzte herriko hainbat txokotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak