Agorrosingo arauak bete egin behar direla gogorarazi du Udal Gobernuak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko mar. 8a, 15:51

Agorrosingo kirol guneko atari nagusia.

Bergarako Udal Gobernuak gogora ekarri du gaur egungo osasun egoeran kirol eskaintza mantendu ahal izateko ezarritako irizpideak eta arauak betetzea "ezinbestekoa" dela. "Arauak behar bezala bete ezean, zerbitzua ezin mantentzea eragin dezake", adierazi dute ohar bidez, besteak beste.

Udal Gobernuak dio Eusko Jaurlaritzak ezarritako irizpideei jarraituz hainbat neurri ezarri direla, ohiko jarduna gaur egungo egoerara moldatuz: "Hauek behar bezala bete ezean, zerbitzua ezin mantentzea eragin dezake".

Maskara uneoro erabili behar dela azpimarratu dute: "Erabiltzaileei gogorarazi nahi zaie maskara uneoro eraman behar dela, baita intentsitate altuko ariketetan ere. Dutxatzeko unean baino ezin da kendu". Hain zuzen ere, gogorarazi dute aldageletan, aldiko pertsona bat dutxatu daitekeela: "Eta aldageletan ezin da ezer utzi, takiletan sartu behar dira arropa, zapatak eta ekarritako guztia. Hauek bere lekutik kanpo uztekotan, ezin da garbiketa edo desinfekzio-lana behar bezala egin, eta ondorioz, ingurunea kutsatuta egon daiteke", gaineratu dute.

Horrez gain, txanda ordua errespetatzeko eta elementuak erabili ostean horiek desinfektatzea norberaren ardura dela gogoratu dute: "Txanda ordua errespetatu behar da, bestela, COVID-19an positiboren bat egotekotan, ezinezkoa izango da inor gertuko kontaktua izan den antzematea, ezinezkoa da erregistroa behar bezala zaintzea. Makinak edo elementuak erabili aurretik eta ondoren garbitu edo desinfektatu behar ditu erabiltzaileak. Horrela egin ezean, makinak erabili dituen pertsonaren bat gaitzarekin kutsatuta badago, beste pertsonaren bat kutsatzea eragin dezake".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak