Defentsan gaizki ibili da Soraluce BKE eta galdu egin du partidua

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mar. 6a, 19:52

Zumaiako taldea gaur irabazle.

20-30 galdu du Soraluce BKE taldeak Zumaiako Pulporen kontra arratsaldean Labegaraietako kiroldegian jokatu duten partidua. "Defentsan ez gara batere ondo ibili, eta horrela ezin da irabazi", etxeko taldearen entrenatzailearen sententzia.

Nahiko etsita zegoen Josetxo Muniategi, Soraluce BKE taldeko entrenatzailea, arratsaldeko partiduaren amaieran: "Gaizki ibili gara. Defentsan oso txarto ibili gara eta beraiek, ondorioz, golak sartu eta sartu. Entrenamenduetan aritu gara defentsa lantzen, baina oso ahul ikusi dut gaur taldea. Gehiago landu beharko dugu. Bestalde, esklusio asko izan ditugu, lehen zatian batez ere, eta horrek asko baldintzatu digu jokoa". Galtzen hasi du lehia etxeko taldeak eta galtzen amaitu. 9-16 heldu dira atsedenaldira eta 20-30 amaierara.

Datorren asteburuan ere etxean jokatu du Bergarako taldeak, Donostiko La Salleren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak