Honela dio kontzertua iragartzeko prestatu duten testuak: "Urteak pasa dira Shane Curley eta Unai Azkarate musikariek indarrak batzea erabaki eta sei musikariz osatutako folk-rock banda osatu dutela. Aitor Aranburu bateria-jolearen erritmoari John Prieto biola jolearen melodiek, Aitzol Mujikaren eskarmentua baxuan eta Bittor Giralen whistle eta saxofoiaren haizeek Euskal Herritik Irlandara bidaiatzeko pasaportea eskaintzen dute. Martxoaren 17a data garrantzitsua da Irlandar folka maite duen musikazalearentzat: St Patrick´s. Abesti propioz zein irlandar folk giroaz bustitako kontzertuaz gozatzeko aukera paregabea.