"Emakume langileen eguneroko miseria" lehen lerroan jartzeko asmotan antolatu ditu Itaia taldeak jardunaldiak. "Emakume langileen miseria errealitate sozialaren ondorioa" dela iritzita, "emakume langileen zapalkuntza kapitalaren metaketara azpiratua" dagoela azaldu dute.
Egoeraren aurrean, emakume langileen interesak oinarri izango dituen proposamenak garatzea "ezinbestekoa" dela zehaztu dute: "lanean jarraitu behar dugu emakume langileon arteko elkartasuna eraikitzeko, gure bizi eta lan baldintzak hobetzeko, eta horretarako gaitasun politikoak garatu eta horiek antolakuntza komunistaren baitan txertatzeko".