Soraluce BKEk lehen itzuliko partidu bakarra jokatu du, biharko aurkari izango den Eibarren aurka. Bergarak galdu zuen, 32-20.
Josetxo Muniategi, Soraluce BKEko entrenatzailea: "Oso gutxi entrenatu dugu Labegaraietan. Urtebete eta gero gero arraroa egingo zaigu bertan jokatzea"
Honela gogoratzen du Muniategik lehen itzuliko Eibarko partidua: "Denbora luzez entrenatzeke egon eta gero, zapatuan Eibar talde sendoaren aurka jokatuko dugu. Lehen itzuliko partidua arraroa izan zen, hasieran bi taldeak defentsako lan eskasa egin zuten eta golak jausten ziren bi aldetan. Baina Eibarren defentsa sendotu zuen eta Bergarak erraztasun asko ematen jarraitu zuen eta atsedenaldira 18-12 galtzen gindoazen. Bigarren zatia antzerakoa izan zen, defentsa oso ahula eta Eibarrek golak erraz egiten".