Eskola kirolik ez baina geldi ere ez dira egon gaztetxoak, eta taldean elkartzerik izan ez badute ere, baloiari jaurtika jardun dute norbere aldetik. Egindako lana bideoan jaso dute Bergara kirol elkarteko kideek: "Ikusten da gure jokalari txikienek futbol gosea daukatela!". Bideoan Bergarako futbol eskolan diharduten hainbat neska-mutiko agertzen dira, bergararrak zein elgetarrak.