Aurreko urteetako genero guztiak mantenduko direla adierazi dute Udaletik: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia. Ikus-entzunezko lanak (antzerkia, ipuin-kontatua, bakarrizketa, bertso kantatua, txisteak...) sare bidez aurkeztu behar dira Euskara zerbitzuaren webgunea erabiliz, helbide honetan.
Idatzizkoak (ipuin idatzia, poesia, komikia, bertso idatzia...), berriz, paperean, Bergararren Arreta Zerbitzuan, edo, telematikoki, webgunearen bitartez. Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak ere webgune berean aurkitu daitezke.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 16ra arte izango da, eta aurreikusitakoaren arabera, sari-ematea Seminarixoan egingo da maiatzaren 29an.