Duela hiru urte hil zen Marimototsen Amatxo Loreto eta intxaurrondo bat landatu zuten hura bizi zen parke magikoan. Intxaurrondoak eman ditu lehen intxaurrak eta jan ahala Loretorekin bizi izandako abenturak gogoratu dituzte hiru pailazoak.
Heriotza eta dolua jorratzen ditu Amaren intxaurrak ikuskizunak, eta umeek ikasten dute hildako pertsonaren hutsunea latza izan arren denborarekin iristen dela une bat non hura hura goxo eta irribarre batekin gogora daitekeen.
Bergarako udal pilotalekuan elkartutako neska-mutikoek hasieratik egin zuten bat pailazoen ikuskizunarekin eta kontakizunarekin. Irri egin zuten haiekin, triste sentitu ziren haiekin... Zalantzarik gabe emozioz beteriko ikuskizuna izan zen, eta baita ere hainbat sentimenduri izena jartzeko ikas-bidaia.