Celia Cruz-en ahotsean hainbatetan entzundako kantu alaia aukeratu dute Bergarako Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak, Ez-Aratuste hauetan entzuleak alaitzeko. Argi dute elkar zaintzeko unea dela eta pandemia gainditutakoan itzuliko dela Inauteria. Hauxe sare sozialetan bideoarekin batera zabaldu duten mezua: "Ze pena urteko ekitaldi maitatuenetakoa ezin eskaintzea! Gogor egiten dugu lan urtero Aratuste kontzertua prestatzen, eta benetan une zirraragarria izaten da lan horren emaitzak ikusleen irribarrea –edo malkoa– sortzen duenean. Baina zailtasunen gainetik bizitzak aurrera egin behar du. Beraz, bakoitzak gure etxetik baina denak elkarrekin Aratuste giroa, alaitasuna, baikortasuna, eta batez ere, guri gehien gustatzen zaiguna, musika, partekatu nahi ditugu zuekin! Zaindu eta animo, bizitza karnabala da-eta!!".
Victor Daniel konposatzailearen La vida es un carnaval eskaintzen dute bideoan, Celia Cruz-ek ezagun egindako kantua. Enrike Txurrukak egin du moldaketa eta Leire Ibarzabalek abestu du bandako gainerako kide guztien musikarekin.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak