Martitzenetik hasita Zuber enpresako sei langileak greba mugagabean daude. ELAk azaldutakoaren arabera, enpresaren eta langileen ordezkariek produkzioarekin jarraitzea adostu zuten atzeratutako soldatak kobratu ahal izateko, baina hori ziurtatzen duen dokumentazioa iritsi arte langileak ez dira lanera itzuliko. Beste modu batera esanda, otsailaren 1etik aurrera egindako lana soldatak kobratu ahal izateko dela baieztatu nahi dute langileek –eta ez "enpresaren zorrak estaltzeko"–.
Lanuzteak, Industrias Betikon
Bestetik, Industrias Betikoko langileek elkarretaratzea egin dute gaur, kaleratzen aurka.
