Pirritx, Porrotx eta Marimots ikuskizun berriarekin etorriko dira zapatuan Bergarara

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 10a, 19:10

Bergarako Udalak antolatutako bost kultur emanaldi eskainiko dira datozen egunetan herrian: magia, pailazoak, pelikulak eta Aratusteak izango dira protagonista.

Egubakoitzean, Hodei Magoak Ezinezkoaren logika ikuskizuna eskainiko du Seminarixoan 18:00etan. Zapatuan berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimotsen txanda izango da: Amaren intxaurrek izeneko ikuskizuna eskainiko dute Udal Pilotalekuan, 18:00etan. 

Hurrengo egunean, hilak 14, Los Elfking pelikula eskainiko da euskaraz Seminarixoko zinean 16:00etan, eta asteburuan emango duten beste filma Vacaciones contigo y tu mujer izenekoa da (gaztelaniaz, zapatu eta domekan, 18:30ean).

Bukatzeko, Aratuste giroan murgilduta, haurrei zuzendutako KiliKlon taldearen Iñauteriak bizi ikuskizuna izango da Seminarixoan, 18:00etan.

Sarrerak Seminarixoan bertan (ostegunero 18:00etatik 20:00ak arte eta ikusizuna hasi baino ordubete lehenago) edo webgunean eros daitezke.

Pailazoak ikusteko, osasun-jarraibideak

Pirritx, Porrotx eta Marimotsen emanaldira joango direnentzat osasun-jarraibideak eta gomendioak helarazi nahi izan ditu udalak. Honako hauek dira:

  • Sarreran jende pilaketak ekiditeko, denborarekin hurbiltzea eskatzen da. 17:15ean irekiko dira ateak.
  • Pilotalekura sartzeko, eskuak gel hidroalkoholikoarekin eta zapatak alfonbra desinfektantearekin garbitu beharko dira.
  • Pilotalekuan derrigorrezkoa izango da maskara jantzita edukitzea, eta 6 urtetik beherako umeei ere musukoa jartzea gomendatzen zaie.
  • Emanaldian ezingo da ez jan, ez edan. 
  • Beharrezkoa izango da segurtasun distantziak mantentzea. Nolanahi ere, etxe berekoak elkarren ondoan egon ahalko dira, sarrerak markatutako eserlekuetan.
  • Emanaldiaren bukaeran ezingo da inor kantxara irten. Irteera mailakatua egingo da, bai tribunan eta baita gradetan ere, azkenengo lerrotik hasita aurrekoetara iritsi arte.
  • Umeen kotxeak kanpoan gordeko dira, pilotalekuaren aurrealdean jarritako karpetan. Ume-kotxe bakoitzaren jabeari zenbaki bat duen txartel bat emango zaio, gero jasotzerakoan langileari txartel hori emateko.
  • Ezkerreko tribunan eseriko direnak ezkerreko sarreratik sartuko dira, erdiko tribunan eseriko direnak erdiko sarreratik eta eskuineko tribunan eseriko direnak eskuineko tribunatik. Goiko gradako eserlekua dutenak, berriz, ezkerreko ate txikitik sartuko dira, zuzenean goiko solairura eramaten duten eskaileretatik.
  • Ikuskizunak irauten duen denbora guztian sarrera nagusia zabalik mantenduko da, pilotalekuko airea berritu dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak