Baldintza nagusiak bergararra izatea edo Bergaran bizitzea, erroldan alta emanda, eta 18 eta 30 urte artean edukitzea dira. Horrez gain, Bearten egindako lanekin erakusketa bat egitea eskatuko zaio bakadunari, Bergarako edozein erakustokitan. Era berean, Bearteko batzordeak egoki ikusiz gero, 2023an Aroztegi aretoan erakusketa egiteko proposamena luzatuko zaie Bearteko bekadunei .
Izena emateko CV labur bat eta urtean zehar egiteko asmoa duten lanaren azalpen txiki bat eskatzen zaie interesa duten pertsonei. 2021eko otsailaren 28a baino lehen bidali behar da informazioa, emailez: beart.elkartea@gmail.com. Bearteko zuzendaritzak batzordea osatuko du eskaera guztiak aztertu eta baloratzeko.