Santa Ageda bezpera girotu du Bergarako Musika Bandak

Mirari Altube Arrese 2021eko otsailaren 4a

Santa Agedaren omenezko koplarik ez da entzungo aurten kale bazterretan, eta hori jakinik, Bergarako Musika Bandako kideek musikarekin girotu gura izan dute eguna. Musikari bakoitzak etxean grabatu du soinua eta ondoren nahastu eta editatu dituzte. Abesti herrikoiaren moldaketa Enrike Txurruka zuzendariak egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak