Zaborra pilatuta eta jaso barik Bergarako hainbat gune eta paraje naturaletan

Jone Olabarria 2021ko ots. 3a, 15:26

Sare sozial bitartez herritar ugarik partekatu dute azken asteotan natur gune edo mendi inguruneetan pilatutako zaborra. Bergarako kasuan ere, hainbat izan dira halako egoerarekin topo egin duten herritarrak eta ez soilik natur gune horietan, baita herri gunean ere.

Gune horietako bat da, esaterako, Santa Marina parrokiaren atzealdean dagoen Oxirondo plaza. Bertatik Deba ibaira botatako zaborra sastraka artean pilatuta ikus daiteke, orokorrean garagardo eta bestelako edarien potoak eta litxarreria poltsak daude bertan botata. Kasu horretan URA agentziaren eskumena dela azaldu dute Udaletik, eta baimena eman arte Udalak ezin du bertan garbiketa lanik egin.

Oxirondotik errekara botatako zaborra.

Herrigunean zenbait gune identifikatuta dituzten arren, arazoa "bereziki larria" da auzoetan azaldu dutenez, Elosu, Gorla, San Martzial edota Surrako gurutze inguruan. Gune horiek astean zehar ere "gutxiago" garbitzen direla azaldu du.

Udalak kontzientziaziorako jarritako kartela, Surran, eta Gorlan batutako zaborra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak