"Burgesiaren ofentsiba" gelditu dadin eskatzeko elkarretaratzea egin du GKS-k

Maialen Santos 2021ko urt. 30a, 21:06

(Argazkia: Gazte Koordinadora Sozialista)

Osasun hondamendiaren eta askatasunen ebazpenen aurrean, burgesiaren ofentsiba gelditu leloarekin elkarretaratzea egin dute Bergaran, Deba bailarako Gazte Koordinadora Sozialistak deituta. 

GKStik azaldu dutenez, osasun-krisia geldiarazteko hartzen ari diren neurriak horren ostean datorren "krisi kapitalistara begira" hartutakoak dira; ez, ordea, pandemia bera "kudeatzera" begira. "Osasuna lehenetsi eta birusa kontrolatu beharrean, lehenesten ari dira kontrol sozialerako mekanismoak", salatu dute. 

Gazteriaren "kriminalizazioaren" gaitzespena

Horretaz gain, taldetik uste dute "gazteriaren kriminalizazioa" egiten ari direla, sarri kutsatzeen errua eurei botatzen zaielako: "Aisialdiari egozten diote egoerak okerragora egin izanaren errua; baina, aldiz, lan esparruan ematen diren kutsatzeei ez diete erreparatzen". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak