Ipintzako zelaia artifizial egin zutenean eraiki zituzten harrizko aulki horiek, duela hamabi bat urte. Bergara Kirol Elkarteko futbol sailak duela urtebete inguru egin zuen aulkiok aldatzeko eskaera, futbolean aritu ohi diren neska-mutikoendako arriskutsua delako. Segurtasuna hobetzeko helburuarekin 6.000 euroren bueltako inbertsioa egingo du Udalak.
