Asier Garitano Leganesko entrenatzaile izango da

Xabier Urtzelai 2021ko urt. 27a, 18:00

Gehien maite duten tokian entrenatuko du ostera ere Asier Garitanok (Bergara, 1969), Leganesen oroitzapen ezinhobea utzi zuen eta bergararrak bost urtetan talde madrildarra Bigarren B mailatik Lehenengo Mailara arte igo ostean. Hala, Jose Luis Martí ordezkatuko du, taldea ostera ere maila gorenera igotzeko helburuarekin. 

Azken orduetako zurrumurruak konfirmatu dira eta Leganes taldeak ofizial egin du albistea, Asier Garitano da Leganesko entrenatzaile berria. Bergararrak oraingo denboraldirako sinatu du, eta baita hurrengo denboraldirako ere. Hala, eguenean aurkeztuko du klubak ofizialki, nahiz eta gaur, eguaztena, lehenengo entrenamendu saioa zuzendu behar zuen. Hori horrela, Garitano "etxera" bueltatuko da, izan ere, 2013an Leganesera itzuli zenetik bost urtez lan aparta egin zuen Garitanok, taldeak bi kategoria igo zituen, eta harrobiaz lan egiteko oinarria ere sendotzen lagundu zuen, besteak beste, orduan jarri zuten eta abian Butarqueko kirol instalazioen proiektua. Pentsa, herriko seme kutun ere izendatu zuten Leganesen.

Leganesetik irten zenetik ez du jarraikortasunik izan aulkietan

2018. urtean Asier garitanok ametsetako erronka bati heldu zion, Realak fitxatu zuen eta. Bergarakoak, baina, ez zuen Donostian zorterik izan, eta, besteak beste, denboraldi hasiera txar batek eragin handia izan zuen Bergarakoaren etorkizunean. Orduan, debagoiendarrek gertutik ezagutu ahal izan zuten bergararra, GOIENAn egindako erreportaje honetan. Hala, iaz Donostiatik Gasteizerako bidea egin zuen, Alaveseko entrenatzaile izan zen, baina hor ere ez zuen zorterik izan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak